XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Richterri bere gelaraino jarraitzen diozuen bitartean, Raoulek jakingo duela zertan ari den suposatzen duzu.

Luxuzko aulki barroko batean esertzen zara, hankak arrano-hatzapar itxurakoak dituela ohartuz.

- Zerbait edan nahi?- eskaintzen dizue Richterrek.

- Ez, eskerrik asko - erantzuten diozu, nahiz eta zintzurra lehor izan.

Elkarrrizketa ez dela asko zailduko espero duzu, ez baitzenuke zer esan jakingo.

Kopa bat onartzen du Raoulek, eta sofan esertzen da.

Lasai eta gustora dagoela dirudi.

Bere idaztegiaren aurrean eseri eta zera galdetzen dizu Richterrek: - Gustatzen al zaizue gure gaztelu hau? - Bai, benetan - erantzuten diozu.

- Ba, pozten naiz - diotsu odola gatzatzen dizun ahotsez -, zure lagunak eta zuk luzaroan egon behar izango baituzue hemen... betirako agian. Goardiak! AMAIA.